
Euskal Aridoren xede nagusia agregakinen ustiapen sektorearen ordezkaritza, kudeaketa eta interesen defentsa da, Euskadiko gizartearen, erakunde publikoen eta pribatuen eta, batez ere, Herri Administrazioen aurrean.
Helburu horrekin, Euskal Aridok, sektoreak Herri Administrazioen aurrean izan behar duen presentzia bermatu nahi du, gure sektorearekin erlazionaturiko jardueren garapenean eskumenak dituzten Administrazioekin elkarrizketa arina eta etengabea izateko aukera emango duten tresnak ezarriz.
Euskal Aridok Euskadiko Autonomia Erkidegoko agregakinen sektorearen presentzia sendotu nahi du estatu eta nazioarte mailako foro profesional guztietan, nazio mailako sektore erakundeetan sartuz eta beste autonomia erkidego batzuetako beste sektore erakunde batzuekin etengabeko elkarrizketa izanik.
Euskal Aridok, halaber, sektorearen irudia hobetzen laguntzea du helburu, egin beharreko ekintzak eginez, Gizartearen aurrean argi eta garbi erakutsiz agregakinen jarduerak duen garrantzi estrategikoa, zein jardueraren gaur egungo garapenaren errealitatea, ingurumen balioak erabat errespetatuz.
Gran Vía, 50 - 5. Solairua 48011 Bilbao Tfnoa.: 945 253 311 Faxa: 945 253 311 E-posta: secretaria@euskalarido.es