Non erabiltzen dira agregakinak?
Agregakinak ale itxurako material inerteak dira, harkaitz zatiek edo hareek osatuak, eta eraikuntzan, industrian eta eguneroko bizitzako hainbat aplikazioetan erabiltzen dira.
Eraikuntzan:
- Hormigoia egiteko etxebizitzak eta eraikinak, errepideak
eta autopistak, zubiak, tunelak eta urtegiak, aireportuak,
trenbideak, portuak… eraiki ahal izateko.
- Eraikuntzako elementuak egiteko, adreiluak, blokeak, habeak, zintarriak, espaloiak eta hodiak.
- Asfaltozko aglomeratuak egiteko, errepideetarako, autobideetarako, kaleetarako, aparkalekuetarako…
- Erabilera zuzena oinarriak, azpi-oinarriak ezartzeko, harri-lubetetarako, etab.
Industrian:
- Zementua, karea, morteroak eta zarpeatuak egiteko.
- Zeramikaren eta beiraren industrian.
- Osagai elektronikoen fabrikazioan.
- Industria siderurgikoa: altzairua eta galdaketako moldeak egiteko.
- Plastikoaren industria.
- Industria kimikoa eta farmaziakoa.
- Elikagaien industria.
- Nekazaritza-abeltzaintzako industria.
- Energiaren industria.
- Paper industria.
- Pinturaren eta garbikarien industria.
Aplikazioak eguneroko bizitzan:
- Familia bakarreko etxebizitza batek 100 eta 300 tona agregakin behar ditu.
- Autopista kilometro bat egiteko 30.000 tona agregakin inguru behar dira.
- Hortzak garbitzeko orean.
- Betaurrekoen kristalean.
- 100 kilo azukre lortzeko 20 kilo kareharri behar dira.
- Ogia, ardoa, garagardoa… egiteko prozesuetan erabiltzen dira.
- Giza kontsumorako ura iragazteko, hondakin urak arazteko eta ur azidoak neutralizatzeko.
- Gure etxeetara heltzen den energia elektrikoak agregakin kopuru handia behar izan du ekoizteko.
- Egunero erabiltzen dugun papera. Paper tona batek 300 kilo karga mineral inguru ditu.
- Nekazaritzan (lurrak zuzentzeko, ongarriak…) eta pentsuetarako gehigarri gisa.