Espazioen berreskuratzea

Harrobiak dauden espazioen berreskuratzea da Euskal Aridoko kide diren enpresa guztien lehentasun nagusietakoa. Federazioaren konpromisoak gainditu egiten du legedian biltzen dena, eta alor horretan burutzen duten lanaren ezaugarri dira enpresa guztiek erakusten duten gizarte eta ingurumen erantzukizuna.

Euskal Aridon ziur gaude espazioak berreskuratzera bideratutako partida ekonomikoak ez direla gastua, inbertsioa baizik. Balio ekologiko handia izango duten eta bio-aniztasunaren garapenerako oso egokiak izango diren espazio erabat berreskuratuak lortzeko inbertsioa da, gizarte guztiak goza ditzan.

Euskal Aridon elkartuta dauden enpresek ingurumenaren berreskuratzearekin duten konpromisoa argi eta garbi ikusten da azaltzen bada Eusko Jaurlaritzaren aurrean 30 milioi eurotik gorako abalak jarri dituztela. Abal horiek, espazio guztiak behar bezala berreskuratuko diren bermea dira.

Gran Vía, 50 - 5. Solairua   48011 Bilbao   Tfnoa.: 945 253 311   Faxa: 945 253 311   E-posta: secretaria@euskalarido.es