
Agregakinak gai estrategikoa dira garapenerako, eta agregakinik gabe gure eguneroko bizimodua ezinezkoa litzateke. Uraren ondoren, gizakiak gehien kontsumitzen duen baliabide naturala dira.
Agregakina ateratzen lan egiten duten enpresek gizarteak duen agregakin eskaerari erantzuten diote. Euskadin, pertsona bakoitzak, urtean, 9 tonatik gora agregakin kontsumitzen ditu.
Kareharrizko agregakinak ordezkaezinezko lehengaia dira, eta, gaur egun, ez dago horren aurreko alternatibarik.
Federazioan dauden 3 elkarteetan (ASECABI, ASFARGI eta ASECAL) biltzen diren enpresek 17 milioi tona agregakin ekoizten dituzte. Kopuru hori Euskadin ekoizten den kopuru osoaren %95ekoa da. Fakturazioa urteko 150 milioi ingurukoa da.
Elkarteetan biltzen diren enpresek lan zuzena ematen diote 800 langile ingururi eta lan ez zuzena beste 2.400 langile ingururi. Induzitutako lanbideei dagokienez, beste sektore batzuetako milaka eta milaka langilerengan du eragina.
Gran Vía, 50 - 5. Solairua 48011 Bilbao Tfnoa.: 945 253 311 Faxa: 945 253 311 E-posta: secretaria@euskalarido.es